maialen akizu 34 172x172

Zikoinaren teoria

2024ko apirilaren 17a
05:00
Entzun

Haurren sortzea azaltzeko bi teoria nagusitu dira: Sexu Bidezko Ugalketaren Teoria eta Zikoinaren Teoria. Lehenak bertsio ezberdinak izan ditu: erlea eta polena, arrautza eta hazia, edo platanoa eta laranja —heziketa sexuala ez da pornoarekin hasten—, baina, itxuraz, ebidentzia gehienak dituena da. Ordea, Sexu Bidezko Ugalketak ez ditu hainbat galdera erantzuten. Adibidez: sexu-harremanen ondoren zergatik ez da hasten per se umeen eraketarik? Zergatik dute haur askok zikoina musua? Zergatik dugu gehienok hegan egin nahia?

1988an Düsseldorfeko ikerketa batek jaioberri kopuruaren eta zikoinen populazioaren artean korrelazio susmagarria zegoela azpimarratu zuen. Birminghameko Unibertsitateak ere Europako hamazazpi herrialdetan bi kopuruen erlazio lineala frogatu zuen. Eta Euskal Herriko Unibertsitateak Espainiako Estatuko kasua aztertuta Zikoinaren Teoria berresteko frogak lortu ditu.

Hau guztia Josu Lopez Gazpio kimikariaren Zikoinen teoria umore bakarrizketan entzun zen atzo Eibarreko UEUren egoitzan. Unai Iturriagak zioen umorea gauza serioa dela, eta komeni da zientzia umorez hartzea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.