Xabier Gantzarain Etxaniz.
Jira

Zergatik

2012ko urtarrilaren 22a
00:00
Entzun
Kazetariek bakarrik ez, jende askok egiten dio galdera bera bere buruari: zergatik, zergatik ez gara altxatzen, zergatik ez dugu mundu justuago baten alde borroka egiten, zergatik ez da ezer aldatzen, zergatik jarraitzen dute aberats okituek euren kontuak gizentzen, zergatik ez du indarrik gure ahotsak, zergatik ez gara altxatzen. Ez dira gure eskubideak, ez da gure ongizatea: mundua da, bere osotasunean, tirania izugarri baten menpeko bizi dena. Zergatik onartzen dugu?

Norberak aldatu behar du, esaten dute batzuek, denon artean irauliko dugu hau, esaten dute besteek, eta bitartean munduak antzera jarraitzen du. Bihar goizean goiz lehendabiziko motor eztulak entzungo dira, lanera abiatuko da jendea, lana daukana bai behintzat, haurrak eskolara bidaliko ditu, txanda hartuko du haginlariarenean, erosketak egingo ditu, ahal duen zintzoena izango da, ondo hartuko ditu gizakiak, arretaz jarraituko ditu albisteak, kezka du munduaren martxaz. Gauean, egunaren hondarretan, ahuleziak jota, kontu korrontea begiratuko du, ez da berehala ailegatzen otsaila.

Aste Santua dator laster, eta udara gero. Aurtengoa olinpikoa izango da gainera. Urtero behar luke: urtero egiten dugu paso, olinpikoki.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.