Angel Erro.
JIRA

Zer saritzen da

2023ko martxoaren 14a
00:00
Entzun
Ai sariak! Zenbat gustatzen zaizkigun jakin gabe zehazki zer saritzen duten. Haizakorrak dira, apetatsuak, jainko baten aldaberatasunekoak. Baina ikusgarriak ere bai. Barnean duten bidegabekeriaren jakitun ere, autoritatea aitortu ohi diegu.

Astelehenean esnatzearekin bat Oscar sariak, sari nagusiak behintzat, nork irabazi dituen kontatu digute albistegiek. Everything Everywhere All at Once gaueko garaile nagusi suertatu izana aldi berean da ezustea eta esperatzekoa (guztia batera eta edonon). Ia berez dator horren irakurketa egiteko bulkada. Zer saritzen ari da (ez dezagun ahaztu, Ameriketako Estatu Batuetako) Zinema Akademia? Film horren arrisku formalak eta bestelakoak, fantasia (oro har aitorpen gutxikoa edo bazterrekoa izaten dena, ez badator solemnitatearen besotik) eta arautik ateratzen dena (alegia, berez sarigarria ez dena)? Haize berria litzateke hori. Baina agian saritzea ez da ausardiaren alaba, beldurrarena baizik. Txinak Taiwan Ukraina berria bihurtzeko puntuan dagoen honetan, AEBak ohar daitezke arriskuan egon daitekeela munduan duen hegemonia, eta asiar merkatuari gogoratu nahi izan dio (haiei kopiatuz) ongi etorriak direla ametsen fabrika erraldoian, zeinaren punta baino ez baita Hollywood.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.