Batek baino gehiagok esan dit 2025a gustatu egiten zaiola, polita dela, energia ona transmititzen diola. Kuriosoa da, 2025, berez, denborari jarritako izen bat besterik ez delako. Izenek gustu kolektiboaren izana adierazten dute: zergatik da oraindik haurren izenik ohikoena Ane? Horrek ere izango du azalpenik. 2025a gustatzeak badu. Matematikari bati entzun diot. Bi arrazoi daude 2025a askori gustatzeko. Lehena, hamar atzamar ditugulako. Zenbaki hamartarren sistema da gurea, eta matematikariaren arabera ehun zifrarekin iruditzen dugu perfekzioa. Gainera, oso pentsamendu bitarra dugu, eta ehun zati bi, zati bi, 25 da. Tatxan. Halere, bigarren arrazoia da 2025a gustatzeko pisuzko arrazoia: ondo bidean, irakurle, 2025a izango da biziko duzun zenbaki karratu bakarra. Zenbaki karratua zenbaki oso baten biderkadura propioa da. Hau da, zenbaki bat bere buruarekin biderkatzen denean lortzen den emaitza da: n2=n⋅n. Aurtengo urtea 45 zenbakiaren karratua da. Hurrengo zenbaki karratua, berrogeita seiarena, 2116an izango da, eta mundualdi honen azken zenbaki karratua 1936. urtea izan zen.
Zenbaki karratua
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu