Angel Erro.
JIRA

Zehaztegia

2023ko martxoaren 16a
00:00
Entzun
Oso dakitenengandik ikastea gauza zuhurra da. Egungo Euskararen Hiztegia aurkeztu dute egunotan, zoriontzeko moduko berria, eta kontu jakingarri asko aurkitu ditut hari buruzko erreportajeetan. Esaterako, jakin dut, batek senaz pentsa lezakeenaren aurka, hiztegigileek ez diotela hurrenkera alfabetikoan ekiten lanari. «A letrarekin hasten bazara, leher eginda geratuko zara azkar-azkar», esan du Ibon Sarasolak, hitz errazekin hasteko estrategiaren aldeko jarrera defendatuz. Hor badago, dudarik gabe, irakaspen bat, bizi irakaspen bat, zeinaren azken-azken ondorioez jabetzeko beldur bainaiz. «A-rekin hasiz gero, bidean gelditzeko arriskua zegoen».

Ondorioztatu dudan beste gauza bat da Sarasolaren hitz kuttunena seguruenik zehatz hitza dela. Haren aurreko magnum opus-ari Zehazki jarri zion izena; oraingoa, besteak beste, Josu Landaren laguntzaz burutu duena, euskararen hiztegirik «zehatzena» dela iragarri du. Zehaztegile titulua irabazi duelakoan nago.

Gure egoera diglosikoak hiztegi elebidunetara ohituagoak gaituen arren, honako hau euskara-euskara hiztegia da: matematikaz dakidan gutxiak irakatsi dit eragiketa horren emaitza hiztegi hutsa dela, behin euskara ken euskara berdin huts dela ebatzita.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.