maialen akizu 34 172x172

Ze nobedade

2024ko abenduaren 7a
05:00
Entzun

Gabon giroa hurre eta ahoan polboroia sentitzen dut Azokan aurten 933 nobedade daudela entzutean. Ez dakit aurreko urteetan zenbat egon diren, baina asko iruditu zait, izugarri. Halako datuak digeritzeko irudiak topatzen saiatzen naiz. Zer izan daitezke Durangoko Azokako 933 nobedade? Ez dira 933 txakur, edo 933 ume, edo 933 lore. Denari bila dakiokeela metafora bat sinetsi nuen Marosa di Giorgio uruguaitarraren hau irakurrita: «Jasminak handiak eta distiratsuak ziren, arrautzaz eta malkoz eginda baleude bezala». Zerez daude nobedadeak eginda, zeren antza dute, zer dira? Sehaskaren urteroko egutegia nobedadea da? Ia ezagutzen duzun artistak sor dezake nobedaderik?

Aspaldiko ezagunen batekin topo egitean, hala galdetzen diogu: Ei, eta ze nobedade? Bizitza hori bailitzan, elkarri kontatzen dizkiogu kontu inportanteak —lana, etxea, ingurukoak—. Baina denok dakigu horiek ez direla nobedade-nobedadeak, benetan beste gauza batzuk interesatzen zaizkigula: zerk zahartu duen parekoa hainbeste, zein zen bere izena, nondik ezagutzen dugun elkar.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.