Ironiaz idatzi dute sare sozialetan euskal eta erdal txiolari askok Estrasburgoko Auzitegiaren azken epaiak Espainiako Gobernuan ekarriko dituen ondorioez. Suposatzen dut gehienok horren berri izanen duzuela. Eta suposatzen dut, halaber, horren berririk izan ez duzuenok torturak ez ikertzeagatik Espainiako estatua zigortzen duen epaian Grande-Marlaska garai bateko epaile eta oraingo ministroak zerikusia izan duela jakinez gero ezuste handia hartuko ez duzuela.
Oker irakurri ez badut hau ez da gertatzen den bigarren edo hirugarren aldia, are laugarren edo seigarrena ere, baizik eta zazpigarren aldia. Zenbaki ordinal horrek magikotik daukana aintzat hartuta ere, ez du ematen dimisiorik ekarriko duenik. Esan bezala, sare sozialetan bada, itxaropen askorik gabe, horixe eskatzen duenik, baina gehienetan etsipena eta ironia nagusitzen da.
Berez eskandalagarria da ez behin (ez bitan, ez hirutan, ez lautan, ez bostetan, ez seitan), zazpitan baizik, torturak, direnik eta balizkoenak balira ere, ez ikertzearen arduraduna izandakoak inolako gaitzespenik ez jasotzea. Eskandalagarriagoa da inork horrelakorik ez esperatzea zuzenbide estatu batean, denik eta balizkoenean izanda ere.
JIRA
Zazpitan baizik
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu