maialen akizu 34 172x172

Zahar maitea

2024ko ekainaren 16a
05:00
Entzun

Ostiralean izarrei zahar hiltzen uzteaz idatzi nuen. Ez nintzen unibertsokoez ari, baina metafora egin zitekeen, zeruko izarrak itzali arren, behinola eurena izandako argia jasotzen dugulako lurtarrok. Françoise Hardyren heriotzaren karira gazte, bere jardunetik aparte, eta postaleko agertzen zen argazkiak zabaldu ziren, eta iruditu zitzaidan antzerakoa gertatu zaiela Raffaella Carra, Jane Birkin eta Tina Turnerri ere. Eguerdian bere presentzia hutsaz korroa argitzen duen lagunak idatzi zidan —egun batean aurkeztuko dizuet— esanez berak ere pentsatu duela honen inguruan, eta zerrendara gehitu dezakedala Lurdes Iriondo ere. Egia. Lurdes Iriondo jarri dut bilatzailean, eta adats beltz-luzeko Lurdes hori ageri da, gitarrarekin, taldekideekin, Xabier Leterekin. 68 urterekin hil zen Lurdes, baina topatu dudan bere argazkirik zaharrena 1987ko Eguna egunkariko lauso bat da; besaulkian dago, ilea labur, gaztetako begirada zerutarra lurrera so. Datarik ez duen beste erretratu bat ere badago koloretan; polo urdin batekin, Leteren aldamenean, eguzki eta denbora arrastodun azala nabari zaio. Uau. Lurdesi «Euskal Herriaren nobia» deitu zion Gabriel Arestik; «Euskal Herriko Joan Baez», Luis Iriondok. Guk ez gaude konforme kantatzen segituko dugu. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.