maialen akizu 34 172x172

Utziberriak

2024ko urriaren 17a
05:00
Entzun

Ezkontzekoak zirela, etxe bat erosi zutela, haur baten, katu baten, arrain baten esperoan zeudela esateko erabiltzen den protokoloa erabili zuten bikote-harremana utzi zutela esateko. Taldean sortutako isilune bat aprobetxatu zuten: elkarri eskutik maitekiro heldu eta kontatu ziguten udan hartutako erabakia izan zela, ondo egin nahi zituztela gauzak, eta orain hasi direla ingurukoei zabaltzen; ez dela ezer pasa, baina zerbait falta zela, biek zekitela hori; alokairuko etxe bat topatu dutela, eta urrian utzi diotela elkarrekin bizitzeari; zailena lagun-taldeekin nola jokatu asmatzea egiten ari zaiela, baina asko zaintzen ari direla elkar. Xalo eta abegikor begiratzen zioten elkarri, hitza txandan-txandan pasaz, irribarretxoka, eta gu begira-begira, magoari trukoa bilatzen nola. Gidoia bukatutzat eman zutenean isilune bat sortu zen; zer esaten da horrelakoetan? Hori ere aurreikusita zuen bikote utzi berriak, eta txiste itxuraz inprobisatu bat egin zuten elkarrekin. Ondoren erronda bat atera ziguten euren banku txartel konpartituarekin, eta txin-txin egin genuen utzi berrien alde.

Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.