Angel Erro.
JIRA

Urtarrilak 14

2023ko irailaren 30a
00:00
Entzun
Data atzo ikasi nuen. Nuñez Feijooren inbestidurak huts egin ondoren, Sanchezena aurrera ateratzen ez bada, legearen aginduz automatikoki, egun horretarako deitu beharko lirateke hauteskundeak. Bada, data hura aipatzeaz gain, eguna agendan apuntatu duenik dagoeneko. Urtarrilaren 14a: Bozkatzera joan. Demokrazia berriro salbatu. Mendebaldearen balioei eutsi. Bermut toreatzailea.

Ni oraindik ez naiz horretara iritsi. Den-dena agendan apuntatzen hasita banago ere (ez egiteko gauza asko ditudalako, egiteko gauza asko ditudala neure burua pentsarazteko baizik). Ezta PSOEk gobernu sozialkomunista bolivartarraren luzapen oro-abertzalea abian jartzea lortuko ez duela sinetsita nagoelako ere. Ez nago ezertaz sinetsita. Bestela esanda, ezerez dut sinestezintzat.

Akordiorik ez erdiesteko arrisku handiena, atzo jende asko urtarrilaren 14koa astintzera eraman zuena, ERC eta Junts-en artean adostu duten erreferenduma mahaigaineratzea izan da, Sanchezi baiezkoa emanen badiote. Amnistiaren bat dekretatzeko aukera onargarriagotzat dute askok. Negoziagarria da. Besteak ez du ematen. Hezurra jo dute. Hainbeste non gero eta ezkerreko espainiar gehiago ikusten baititut hauteskundeetara pixkanaka etsitzen hasita.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.