Zer gertatu zaio munduko eskuinari? Edo munduko eskuin-muturrari, esan beharko nuke? Zer gertatu zaio eskuinari eskuin-muturretik ia bereizezin bihurtu baita bazter askotan? Noren errua da eskuineko boto emaileek eskuin muturreko hautagaia baino ez izatea eskuineko hautagai?
Deskubritu dute ez dutela estatu kolpeak emateko premiarik? Estatu kolpeak eraginkorrak izaten dira, izaten ziren, baina, salbuespenak salbuespen, ez hain iraunkorrak ere. Askoz onuragarriagoa da herri xeheak zure izenean egiten badu. Jende arruntaren faxismoa deitu dio Gorka Bereziartuak. Horretarako, eszenatokia ongi prestatu behar da, aurrez. Gauza askori buelta eman. Hauteskundeen emaitzari, esaterako. Dagoeneko hauteskunde iruzurra ez da boterean gotortu nahi duenaren kargutik egiten, oposiziotik baizik, AEBetan edo Brasilen bezala. Galtzailea, beraz, Trump edo Bolsonaro, sistemaren biktima bat da, sistemaren hariak kontrolpean eduki baditu ere. Ikusi, bestela, Lula da Silvari egindako lawfare kasu argia (haren epaileetako bat ministro izendatu zuen Bolsonarok).
Kasu hoberenean, ez da jende arruntaren oldarra ere behar izaten. Eskuinak (edo eskuin-muturra esan beharko nuke?) lortu badu erakundeen urrutiko kontrola.
JIRA
Urrutiko agintea
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu