Maialen Akizu.

Urrunegi

2024ko urtarrilaren 18a
05:00
Entzun

CIS Ikerketa Soziologikoen Espainiako Zentroaren ikerketak dezentetan azaltzen zitzaizkigun soziologiako klaseetan, eta 2018an zuzendaritza aldaketa izan duenetik bere metodoak zalantzan jarri dira. Harrabotsa sortu du berdintasunaren eta genero estereotipoen inguruan egindako lehen inkestak. Izan zitekeen datuetan emakumeek haurrak zaintzen denbora bikoitza pasatzen dutela ageri delako, edo inkesta erantzun dutenen %96ren arabera berdintasunak gizarte bidezkoagoa dakarrelako, baina ez, beste bat izan da tituluetara salto egin duen puntua: gizonen %44k uste dute emakumeen berdintasunaren aldeko jarduna urrunegi iritsi dela, eta orain gizonak daudela diskriminatuta. Andreen %32,5 ere iritzi horretan kokatzen dira.

Mota guztietako galderak daude. Galdera batzuek erantzunak topatu nahi dituzte, beste batzuek ez dute erantzunik, eta badira erantzunak diren galderak. Horietako bat da CISek egindakoa: «Emakumeen berdintasunaren sustapenean urrunegi iritsi denez, orain gizonak diskriminatzen ari dira». Erantzuna «bai» da, eta zein da galdera?

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.