Jira

Urria

Xabier Gantzarain Etxaniz.
2011ko urriaren 18a
00:00
Entzun
Huntzak hartutako altzifreak zeru urdinaren kontra altxatzen dira ezkerretara, oinez noa inora, eskertu egiten da gerizpea, espaloiko harlauzen azpian lurra gorria da, beroa doa aurtengo urria, irakiten ari da mundua: zaharrak hil denik ere ez daki. Ohituraren inertziak bizi du, egunero esnatzen da iratzargailuak jo aurretik, beti-betiko hitzak darabiltza, errezeta zaharrekin konpondu nahi ditu arazo berriak, ez daki besterik, onbera da, gizadia du kezka, ondo dabilenak besterentzat eta gaizki dabilenak beretzat, krisiaren ondotik lehengo mundu bera aurkitzea espero dute denek, baina bertsio justuagoan, hipoteka ez hain garesti, lana ez hain zail, soldata ez hain mehe, oporrak ez hain motz, harremanak ez hain axaleko eta hauskor, itxaropen ezkutu hori dabil jendeak buruan, hau pasako da, etorriko dira garai bateko urte onak, lana izango dut ostera ere, bitartean ondo nago telebista aurrean, poztu egiten da lehiaketetako erantzunak asmatu egiten dituela ikusita, behera eta behera hasten da gero, saminak hartzen du batzuetan, eta suminak besteetan, kalera egiten du orduan, kideak bilatzen ditu, benetakoa eskatzen du, sinistu egiten du oraindik demokrazian.

Berria oraindik ez da jaio.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.