maialen akizu 34 172x172

Urrezko arau bat

2025eko urtarrilaren 14a
05:00
Entzun

Egun makina bat zokotan topatu daiteke hiper, baita hitanoan ere. Apenas erabiltzen dudan hitanoa, eta erabiltzen dudanetan bideko konkorrei bezala erreparatzen diet aditz alokutiboei; esaldian aurrera aditza gerturatu ahala balazta sakatu eta arnasari pixka bat eusten diot pasatu arte. Konkorrak saihestu baditzaket, hobe. Hika ari naizela harrituta gelditzen naiz aditz jokaturik gabe esan daitekeen guztiarekin: «Bai, aurrekoan Donostiara joan-eta, ze ondo bazkaldu aizu, merke xamar gainera. Gero trena hartu-eta, dotore». Aditzik gabe aritzearen fama indioena da, baina batzuetan iruditzen zait pisu handia eman diogula aditzari. 

Konkor eta konkor-ondo, hitanoak badu urrezko araua bat: mendeko perpausetan, galderetan, baldintzetan zein harridurazkoetan ez da hika formarik erabili behar, ezpada, noski, bigarren pertsona singularrerako. Hau da, «ni urretxuarra naizela!». Ondo. «Etortzen bada, egongo gaitun». Ondo. «Zertan ari zarete?». Ondo. Kontrakoa da hiperhitanoa. Ez dakit hikaren zuzentasun xahuekin zer egin behar dugun, baina gehiegia ez dagoela beti ondo, hori gauza askotarako da urrezko arau bat.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.