maialen akizu 34 172x172

Urratua

2025eko otsailaren 22a
05:00
Entzun

Autoari urratua egin diot, tonto-tonto, lekua sobera nuela, presarik gabe nenbilela. Oraindik ere hezurretan sentitu dezaket txapa hotsa. Gorputzaldi kaskarrarekin geratu naiz. «Urratua edo kolpea?», galdetu dit I.k. Nik esan diot ez dakidala, ez dakidala zein den diferentzia, gaur ez dakidala ezer. I.k esan dit ateak ixten badira, ez konpontzeko, egoteko lasai, auto bat soilik dela, guri zimurrak atera modura sortzen zaizkiela eurei ere bizitzaren arrastoak. I.ri arrazoia eta eskerrak eman dizkiot, eta ustez, konforme gelditu naiz. Gero P.k ikusi du bizitzaren arrastoa, eta esan dit «arrisku orotarako asegurua» izanda, berak partea emango lukeela. Nik badakit arrisku orotarako asegururik ez dela existitzen, baina halakorik badaukat, ba erabili egin nahi dut. Partea ematearena ere ez dut oso ondo ulertzen, baina nire partea jarriko dut, ordaindu beharrekoa ordaindu, eta urratua konpondu. Erabakita nengoen J.k handiago bat egin arte itxaroteko esan didan arte. Txiste bat egin du ondoren giroari pisua kentzeko edo, baina nik oraintxe kentzea nahi dudana hezurretako txapa hotsa da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.