Angel Erro.
JIRA

Uraza irabazle

2022ko urriaren 21a
00:00
Entzun
Lehen ministro baten eta barazki baten arteko lehiaz idazteko asmoa neukan gaur, eta neurri batean asmo hori betetzen ari naiz. Baina idazten hasitako guztia ezabatu behar izan dut, gertatzear omen zegoena azkenik gertatu delako, Liz Trussek azkenik eman duelako dimisioa, hots, uraza garaile atera da.

Britaniar sotiltasun politikoetan aditua edo ohitua ez denak ere, bertako azken krisiari buruzko analisi zorrotzik leitu gabe ere, erraz asmatuko luke lehia nork irabaziko zuen. Letxugaren burutazioa eduki zuenak hitzaldi luze edo ehunka argudio pisutsuk baino eragin handiagoa izan du, hain da grafiko eta hertsagarria. Ikusgarritasunak berak seriotan ez hartzera eraman dezake. Baina Liz Trussen erorialdia neoliberalismoak planteatzen dituen konponbideen gainbeheraren zantzuei lotzen dieten analistak ez dute, arrazoibideen seriotasuna gorabehera, zertan zuzenago egon. Nahiago nuke hala balitz.

Baina presiobide deigarriak edo asmo oneko baina oinarri gutxiko interpretazioak alde batera, Erresuma Batuko krisi politikoak seguruenik lehenago ditu erroak. Alderdi kontserbatzaileak brexit-aren aurrekoak eta gerokoak nola kudeatu dituen, esaterako. Goitik behera kutsatutako krisia, behetik gora konpondu beharko zena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.