Angel Erro.
JIRA

Uma

2015eko otsailaren 11
00:00
Entzun
Uma Thurmanen bi argazki pasatu dizkidate. Batean, orain hiru hilabetekoa, betiko Uma Thurman ageri da, edertasun bitxiaren jabe, ilea motots altu batean bilduta. Bestean, atzokoa bertan, aurpegi hanpatu eta arraro batetik Uma Thurmanen begiek, nik tristeago esanen nuke, begiratzen digute, herabetasunak edo damuak hartuta, akaso. Orrazkeraren ezberdinak ere zailtzen du alderaketa. Argazki berriagoan, ilea ez da lehengo motots harroan biltzen, aurpegia guztiz garbirik utzita, belarriak gutxienez estaltzen dizkion adats luze batean aske dabil. Ebakuntza estetikoa egin du.

Edertasunaren tiraniak agintzen du hainbat lurraldetan. Emakumetasuna mugakide duen Hollywooden, besteak beste. Bertan edertasuna lan egin ala desagertuko kontua da. Emakumeei batez ere, baina gero eta gehiago (nahiz eta, edonola ere, ez hain gaztetik, gizon helduak ba omen duelako oraindik xarma) gizonezkoei ere, eskatzen zaien edertasunaren eredu beti-berdinak gaztetasuna du helburu ezinezko. Ez dago horrelako gidoi bat ongi bukatzerik.

Joko arau trukatuek beste gauza bat salatzen dute. Gaurko zinemagintzaren nolakoa. Thurmani hantura jaitsiko zaio, eta filmetan ikusiko dugu, aktoreen adierazkortasunak muntarik ez duten superprodukzioren batean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.