Angel Erro.
Jira

Txisteak

2014ko urtarrilaren 18a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Gogoan dut, orain urte asko, akaso ni oraindik, euskaldun gabe, miren abertzaliñe hutsa izanen nintzen garaian, biziki haserretzen nindutela Irene Villaren inguruko txisteek. Moda bat egon zen, eta hagitz jendek errepikatu eta zabaltzen zituen, eta, nire—orduko— harridurarako, bereziki lagun demokratenen artean. Ez zitzaidan buruan sartzen. Egunotan sentsazioa berritu zait gero eta txistetegi itxura handiagoa duen Twitterren irakurri ditudanean Vox alderdi —ez dakit nola kalifikatu topoideologikoki— berriko sortzaileetako batek, ETAren biktima hori ere, eragin dituen txisteak, zulo batean pasatutako 532 egunei erreferentzia egiten dietenak.

Egia esan, ez da behar alderdiaren kontra aritzeko (dena den, poz-pozik gaude denok, ezta?, eskuinaren zatikatzearekin) inork txisterik sortzerik (in personam egindakoek ez dute justifikaziorik), haren agintariak ongi arduratu direlako aurkezpen egunetik beretik umorearen presentzia bermatzeaz. Espinosa de los Monteros alderdiaren sortzaileetako batek adierazi du PPk ezkerreko, are ezker muturreko, politikak egiten dituela. Pentsa ezazue non kokatzen gaituen, zaituzten eta nauen, horrek gu. Halako superheroi komunista batzuk, Marthoz mariskala egiten gaitu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.