Jarrera arrazistek gora egin dutela gutxik ukatuko du. Ia ez dakit jarrera bainoago identitate ez ote den. Donostiako Kaleko Afari Solidarioak oztopatzeko egin dute elkarretaratzea, eta elkarretaratzeari emandako erantzuna asteotako adibide nabarmen. Kanpotarrekiko mesfidantza eta horren kontrako diskurtso zein antolaketa kera orokortu bihurtu da, baina iruditzen zait Donostia eta bere ingurumarian gertatzen ari dena —Trintxerpen, kasu— hiri eredu batekin ere lotuta dagoela. Donostia turista batzuen neurrira moldatzen ari den hiri bihurtzen ari da, eta turistaren ifrentzua etorkina da. Turista nahieran gelditu edo joaten da; etorkina, nahi izan arren, kostata geratuko da leku berean, ez zaie baimentzen geldi egotea, ez dago horretarako espaziorik, eta ez zaie bermatzen hurrengo geltokirik, leku hoberik. Turistek ez dute denborarik galtzen, tourrak, hegaldiak, pintxoak; etorkinen denboran, ez da ezer gertatzen. Turistak ez digu axola nongoak diren, etor daitezela, welcome. Etorkinak magrebtarrak, senegaldarrak, marokoarrak dira. Fokua jatorrian jartzen da, eta arazoa oinarrian dago.
Turistak eta etorkinak
Iruzkinak
Ezkutatu iruzkinak (1)
Ordenatu