Angel Erro.
JIRA

Trantsizioa

2016ko azaroaren 12a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Trump presidente hautetsia bildu da Obama presidente jardunekoarekin. Hedabideek esan dutenez, bien taldeek zenbait hil daramatzate elkarrekin biltzen, isil-gordean, gertakizun hau gertatuko balitz. Trantsizioaz hitz egin dute. Azkar eta ongi egiteaz.

Trantsizioak, Hegoaldeko hizkeran behintzat, nirean alegia, ez du behin-behinekotasun adiera berezirik. Ez duzu erraz topatuko Espainiako Trantsizioa, horrela, hitz larriz, noiz amaitu zen zehaztuko dizunik edo amaitu dela esanen dizunik: inoiz amaitu ez delako seinale (eta amaitu ez diren gauzez zilegi da inoiz hasi ote ziren zalantza egitea). Gehienez ere, bigarren trantsizio baten beharra aipatuko dizute. Lehenengoa amaitu delako irudipena eman dezakeen zerbait, baina bigarrenak lehenengoak bezain apurtzailetik gutxi baldin badu, ez da kezkatzekorik, ez du inork nabarituko noiz hasi eta noiz amaituko.

Nafarroan ere behin-behineko xedapen batek, Foru Hobekuntzako laugarrenak, hain zuzen, ez du traza handirik behin-behinekotik. Hegoaldeko lau eskualdeak batzeko aukera legala ematen duen artikulu horrek hogeita hamalau urte bete ditu eta osasun ona du. Mehatxu zein utopia zaien guztiek urrun ikusten dute: oreka eta diskurtsoa gordearazten duen gailu betikogarria.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.