Maialen Akizu.

Torlojuak

2023ko azaroaren 21a
05:00
Entzun

Hasieran ezezkoa esan nuen. Nola, ba, egunero kontatzekorik eguraldiak ere ez. Uxa-uxa, ez dakit zeren tankera hartu didazuen, baina ni ez naiz hori.

Proposamena, ordea, kilkerren pare gogortu zitzaidan belarri atzean, eta honetan aritutakoei hasi nintzen galdezka: nola egiten duzue? Nola idazten da egunero zutabe bat? Zer behar da horretarako? Bizitzari adi egon, besteek esandakoari tamainan erreparatu, izan zeure buruan konfiantza. Halakoak esan zizkidaten. Eta oso ondo, baina, nik egia entzun nahi nuen. Zutabeak egiteko benetako truko bat: jarri goizean goiz ezkerreko hankaren gainean, ipini buruan liburu bat parez pare zabalduta, itxi begiak, eta egin atxis. Tatxan: hortxe zutabea. Adibidez. Horrelakoak egiten imajinatzen nituen egunkaria hartu eta plazerez irakurri ditudanak. Baina inork ez dit halakorik aitortu.

Kafearen bukaeran hortz artetik ihes egin zion bati: «Bueno, gomendio bat emango dizut: torlojuak egin behar dituzu, ez diamanteak; torlojuak». Lanaren ikuskera bati egiten dio men aholkuak, baina lagundu zidala uste dut: ordutik torlojuak pijamako poltsikoan sartuta egiten dut lo.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.