maialen akizu 34 172x172

Topatzeko elkarrekin

2024ko urriaren 30a
05:00
Entzun

Harrera Sareak Trintxerpeko polemikaren karira nahastutako mutikoen eskutitza argitaratu du sarean. Gazteleraz dago gutuna eta euskaratu egin du kolektiboak. «Trintxerpeko bizilagunei» zuzendua dago gutuna; aurreko asteartean gertaturiko ezbeharragatik barkamena eskatzen dute, hasteko; futbolean elkarrekin ibilitako batzuk arratsaldean borrokara hurbildu zitzaizkiela; eurek ez zutela probokazioetan sartu nahi, Ertzaintzari deitu ziotela, eta hauek bertaratzean denak hartu zituzten atxilo. Asteartetik ostegunera kalabozoan gauza baliotsu guztiak lapurtu zizkieten eta handik ateratzean istiluak sortutako arrastoak garbitu zituzten. Badakite bizilagunek egoera desatsegina bizi behar izan zutela, eurek ere beldurra pasa zuten. 19, 25 eta 27 urteko hiru mutiko aljeriar dira, bi urte bertan daramatenak, gaztelera ikasten ari direnak, formakuntzak egiten dabiltzanak, eta lanean hasi eta alokairuan bizi nahi dutenak. Lagun batek uzten die premiazkoa, eta prest daude informazioa behar duen ororekin biltzeko, iritziak partekatzeko, irtenbide bat topatzeko elkarrekin. Topatzeko elkarrekin. Topatzeko elkarrekin.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.