maialen akizu 34 172x172

Topaketak

2024ko apirilaren 27a
05:00
Entzun

Atzo hasi ziren Euskal Herriko bollo topaketak Leitzan. Asteburu osorako begiak diz-diz egiteko moduko egitaraua eta espazio transfeminista baten markoa garbi. Taberna berean elkartu daitezke bollera identitatearekin lerrokatzen direnak, antolatzaileak, bollo zer den galdetzen dutenak, nozillarekin txistea egiteari eutsi ezin diotenak, egungo neska-guztiak, eta are, egungo bertsolari-neska-guztiak horrelakoak direla esaten dutenak, moda dela diotenak, haurrarekin ezin daitezkeela joan usteko dutenak, familiatik nola ihes egin ez dakitenak, bolleren begiradetan desira bila dabiltzanak, inbidia, mira, deserosotasuna sentitzen dutenak. Eta non nago ni? Asko kosta zait zutabe hau idaztea. Lagun bollerei bospasei bertsio bidali dizkiet eta hala ere totelka nabil teklatuan. Ez dakit hetero gisa nola hitz egin, ez dut ezer esateko zilegitasunik, baina isiltzea askotan arduraz beste egiteko modu bat da. Badakit ez dutela hetero aliaturik behar, ez dudala zisheterosexualitatearen disidente itxurarik, baina, nolabait, nik ere egin nahi dut indar, pribilegioz blaitzen gaituen sistema hau birproduzitzeari uzteko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.