Badira itsatsita dauden izen-abizenak. Gure artean bat harena zen: Teresadelvalle. Dena jarraian eta arnasaldi bakarrean. Heriotzak badu hautsarekin zerikusia, eta hautsak hartzen ari ziren apunteei begiratu diet. Hona hemen aipu batzuk: «Kulturalki indar maskulinoa ekintzaren bidez adierazten den bitartean, indar femeninoa egotearekin, eustearekin, sostengatzearekin lotzen da»; «Euskal gizartean eta kulturan emakumea gehien baldintzatu dezaketen mekanismoetako bat beste batzuengatik bere gain hartzen dituen erantzukizunen zama da. Niretzat oztopo nagusia izan daiteke emakumeak egin nahi dituen aldaketetarako»; «Euskal matriarkatuaren ideologia eragozpen bat da emakumeak euskal gizartean eta euskal kulturan subjektu aktibo izan daitezen»; «Memoria, denboran zeharreko prozesu gisa, indibiduala eta kolektiboa da, eta memoriaren dimentsio sentsorialaren ardatz artikulatzailean gorputzaren garrantzia azpimarratu behar da»; «Amaren rolaren ondorio zuzena da hizkuntzaren transmisioa». Segi hautsak astintzen.

Teresadelvalle: apunteak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu