maialen akizu 34 172x172

Tanketik

2024ko apirilaren 26a
05:00
Entzun

Atzo Krabelinen Iraultzaren 50. urteurrena izan zen eta gaur da Gernikako Bonbardaketaren laurogeita zazpigarrena. Portugalen krabelinak bihurtu ziren iraultzaren ikur. Celeste Caeiro izeneko zerbitzariak, besterik ez-eta, tanketik zigarroa eskatu zion soldaduari eskuartean zuen krabelin bat eman zion, eta honek eta bere kideek kanoian jarri zuten. Gernikaren ikurrik ezagunena zuri-beltzeko koadro bat da, Espainiako Errepublikaren eskaria izan zena, bere bikotekideari eta beste hainbat emakumeri eraso egin zien Pablo Picassok egina.

Sinbolo, izerdi, doinu eta abarren konstante bat da historia, eta ez da kontatzen den zerbait; kontatzean egiten da. Gernika berrirakurri eta adieraberritzeko ahaleginak ugariak dira oraindik ere. Ni, aspaldian, azal eta mami gehien mugitu nauena Bilboko Ibarrekolandako batxilergo artistikoko ikasleek egindakoa izan da. Joseba Sarrionandiaren poesia oinarri hartu eta dozenatik gora nerabek gorputza jartzen dute errelatoan. Sarean ikusgai dago. Baina krabelinak eta izerdia, hobe, tanketik jaitsita jaso.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.