maialen akizu 34 172x172

Taldea saltzea

2024ko martxoaren 20a
05:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Zenbaten truke saltzen da talde bat? Zenbat balio du kirol-talde batek? Zehazki, zenbat balio du gizonezkoen Miarritze errugbi taldeak, Frantziako errugbi txapelketa bost aldiz irabazi eta Europako txapeldunorde birritan izan den horrek? Louis-Vicent Gave taldearen egungo presidente eta enpresa gizonaren ustez, euro bat. Kafea hartzeko txanponarekin eros zenezake Miarritze errugbi taldea, eta halere, sobratu. Taldearen prezioak, gainera, ez du inflaziorik jasan. 2018an Gavekek berak ere euro baten truke erosi zion kluba A-Team Sports Investments multzoari.

Galdu egiten naiz kirolaren logiketan. Nork nahi du kirol-taldeko presidente izan? Burura etortzen zaizkidan herriko kirol-taldeko presidenteak jokalari ohiak dira gehienean, guraso temosoak, kartsuak, herrikoiak, despistatuak. «Izarren» presidenteak ez dira horrelakoak; izarren presidenteak nagusiak dira. Eta konturatzen zara eurentzat behinik behin elastikoek ez dutela esaten kirolaria nongoa den —Realekoa, Baikokoa, Baskoniakoa—, norena den baizik. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.