maialen akizu 34 172x172

Su-etena

2025eko urtarrilaren 19a
05:00
Entzun

Tran, tran, tran-tran-tran entzun nahi dut, baina Trump, Trump, Trump-Trump-Trump entzuten dut gaur. Dekorazioarekin bat datorren artilleria ikusi nahi dut, jostailuzko eskopetak, kargarik gabeko kanoiak, baina gaur gerraren antz handiagoa hartzen diot denari. Burutik pasatu zait, agian, gaurkoaren kezka bazutela antolatzaileek, eta erabaki dutela gaur plaza nagusian kanoiaren ziriari surik ez ematea, edo ez, hobea, emango zaio su, baina kanoitik su artifizial bat aterako da, zeruan gora joango den su artifizial bat, izar uxo baten abiadan joango den su artifizial bat, argi-argia, eder-ederra, eta Artizarraren parean lehertuko da, eta zerua pintatuko du gorri, berde, beltz eta zuri. Gu beti pozez, beti alai entzun nahi dut eta Pavesek zioen harekin gogoratu: munduan poz bakarra hastea da. Donosti(a) bat bakarra munduan entzun nahi dut, eta Beñat Gaztelumendik Illunbeko finalean kantatu zuen hasierako agurra gogoratu: Bakarra omen da Donosti baina / gehiago ere badira. Su-etena entzun nahi dut, eta topa egin zeren alde den esan gabe.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.