Angel Erro.
JIRA

Sorioneku

2022ko azaroaren 15a
00:00
Entzun
Dagoeneko jaso dut sorioneku hitza daraman mezu bat: «Oi sorioneku gu», hain zuzen. Lagun batek bidali dit orain harira ez datorren kontu bat dela eta. Ez zen ordu bat izana nuela Irulegiko eskuaren aurkikuntzaren berri. Eskerrak. Grazia gehiago egiten dute gauzek osorik ulertuta. Edo ez.

Goiz erdia zorioneko eskuaren ingurukoakirakurtzen eman dut. Arrunt interesgarriak Joaquin Gorrotxategi hizkuntzalariaren adierazpenak, ia antzinako jakintsu batenak, itxurazko kontraesanez jantziak: «Ematen du hizkuntza asko aldatu dela, eta ez dela batere aldatu» edo «Lehen hitza, sorioneku, horren garbi ulertzeak bezainbesteko zirrara eragin dit ondorengo guztiak oraindik ilun ikusteak».

«Hizkuntza», dio berak, eta ez euskara. «Horri euskara deitzea agian ez da gauza ona», gaizki ulertuetara eraman baitezake (Europako hizkuntza zaharrena eta abar), hortaz orain arte nik entzun gabeko baskonikoa hobetsi dute aurkezpenean. Baina nago xehetasun horri kasu gutxi eginen diogula. Eta agian ongi dago egun gutxi batzuetako pozbidea onartzea geure buruari, harrotasun identitario txiki bat. Hori bai, Beñat Sarasolak aurreikusten duen lipdub-ik edo Imanol Satrustegik iragartzen duen Irulegirainoko pelegrinajerik gabe bada, hobe.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.