maialen akizu 34 172x172

Soluzioak

2025eko apirilaren 24a
05:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Frantziskoz, hankez eta Liburuaren Egunaz hizketan ari ginela, sorpresa! Pedro Sanchezek NATOren aginduei men egin eta gastu militarra barne produktu gordinaren %2ra igoko du. Eta magia! Zergarik ukitu gabe, gastu sozialean murrizketarik egin gabe, segurtasunerako eta defentsarako diru partidak 10.471 milioi euro gehiago izango ditu. Gerrarako dirua zerutik erortzen da. Eta, azkena: abrakadabra! Erabaki honek ez du beharko Espainiako Kongresutik pasatzea, gutxieneko antzerki demokratikorik egitea. Sanchezek adierazi du «guk» ez dugula aukeratzen nazioarteko koiuntura, baina «erabaki» egin behar dugula hari nola aurre egin. Gainera, maitasun harremanen hausturarako balioko lukeen esaldia utzi zuen prentsaurrekoan: «Gu ez gara aldatu, mundua aldatu da». O, poesia. Orain alderdiak haserretu egin dira abrakadabra horrengatik, baina gero esango digute Sanchezen aldeko botoak magia egin lezakeela, eta jarraituko dugu sorpresak eta sorpresak jasotzen. Ez dakit, uste dut gaur egun soluzio baino disoluzio gehiago behar ditugula.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.