maialen akizu 34 172x172

Similak

2024ko martxoaren 3a
05:00
Entzun

1976ko martxoaren 3an, Gasteizen, Espainiako Polizia Armatuaren errepresioa izugarria izan zen. Bost lagun erail zituen; Pedro Maria Martinez, Francisco Aznar, Romualdo Barroso, Jose Castillo eta Bienvenido Pereda. Zaramagako elizaren barruan biltzarra egiten ari ziren milaka langileri negar gasak jaurti zizkieten, bi mila tiro baino gehiago, ehun eta berrogeita hamar zauritutik gora.

Irakasleak datari keinu eginez hasi du bederatzigarren gaia: Espainiako Historia, batxilergoaren bigarren urtea. Selektibitate delakoa arbeletik geroz eta gertuago esertzen da. Oraindik txamarra kendu gabe duen ikasleari galdetu dio ea gertakari haren berri bazuen. Ukalondoa mahaian iltzatuta eusten dio buruari ikasleak. Isiltasunari tartea utzi dio, eta begirada zuzen-zuzenez galdetu: zer da errepresioa?

Asteazken honetan Gasteizko Letren Fakultatean Herri Unibertsitatea egiten ari zirela Ertzaintzak indarrez kanporatu zituen ikasleak. Memoria egiteko eskatzen da; eta bitartean, memoriak berak egiten gaitu gu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.