Angel Erro.
JIRA

Sentimen kontrajarriak

2023ko apirilaren 4a
00:00
Entzun
Hizkuntzaren tranpa bat da sentimendu kontrajarriak kontzeptua existitzea, pentsarazten digulako egon daitezkeela barne talkarik gabe bikoitzak ez diren sentimenduak, hots, sentimendu sinple edo puruak, zeina nire ustez gezur galanta baita, edo gezur kontrajarria.

Batzuetan besteetan baino argiago hautematen dugu hori. PSOEtik ezkerrerako espazioa Espainiako hurrengo bozetan —batez ere abendukoetan— nola antolatuko den sortu den eztabaida markoan Sumar proiektuak —edo haren buruan den Yolanda Diazek— eragindako sentimen kontrajarriak entzun dizkiet lagunaskori, labur modu honetara bil daitezkeenak: etsaiek babestutako hautagaitza dirudi, hainbeste aipatzen eta goraipatzen dute bozka emanen ez diotenek, hots, ezin da gauza onik izan, baina ate joka dugun horrorea geldiaraz dezakeen formula ere du ematen, hots, ezin da hain txarra izan.

Jende asko ez dago ohituta sentitzen edo hautatzen duenak guztiz ez asetzera. Oihalaren beste aldea, Pablo Iglesiasek eragin ditzakeen sentimen kontrajarriak ez dira hainbestetan aipatzen. Bai, arrazoia du, eta bere plataformetan adierazten dituen analisiekin bat nator, aldi berean uste izanda ezen enbido honek eskua galtzera eraman dezakeela, eta partida.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.