Xabier Gantzarain Etxaniz.
Jira

Sekretuak

2012ko apirilaren 20a
00:00
Entzun
Auzoa ez zen batere harritu: askoz errazago esaten zizkioagu ezezagunari gure beldurrak. Hara, Daniel Johnstonen kontzertura etortzea erabaki nianetik, kezka bakarra ibili diat: hemen dauzkadan ezagunak ez topatzea. Gogorra duk hain gordin esatea baina, ez dituk ezagunak bakarrik, lagunak ikusteko gogorik ba ote dudan ere zalantza egiten diat askotan, euren planak izango dituztela hasten nauk pentsatzen, traba izango naizela, anfitrioi onak izatera behartuko ditudala, hara eta hona ibiliko nautela etxeko sofan etzanda egon nahiko luketenean, joan zirela elkarren beharra genuen garaiak, ez dudala jakingo zer esan, gezurretan arituko naizela, dena ondo dagoela sinetsarazi nahiko didatela eta diedala, iraganaren eta orainaren artean sentitzen dudan amildegia ez diedala aipatuko, berez esan nahiko nukeen bakarra horixe denean, zer izan gintuan, zer izan gintuan eta orain zer gaituk, orain nahiago dudala ezezagun batekin berba egin, hirekin, esate baterako, eta hiri kontatu nire sekretuak.

Atzo irakurri nian Sustatun, Joxe Aranzabalek idatzita: Frank Warren izeneko tipo batek bere sekreturik ezkutuenak azaltzeko eskatu zioan jendeari, eta 500.000 posta txartel jaso dizkik orain arte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.