Angel Erro.
JIRA

Sariak

2017ko azaroaren 2a
00:00
Entzun
Aste honetan demostratuta gelditu da, beste behin ere, sariak, emateko orduan agian ondoriook aintzat hartu gabe ere, jakitera ematen direnetik behintzat, estrategien arrazoibidean eta interesen puzzlean egokitzen direla bete-betean, atzera begirako moduan ere. Sariak, behin irabazlea iragarrita, iritzi (edo susmo) publikoarenak dira. Eskudantzia horren babespean ausartzen naiz Nafarroako Gobernuak erkidegoko Urrezko Domina nori eta Arturo Campioni, Hermilio Oloritzi eta Julio Altadilli ematearekin lortu nahi dituenak igartzera. Zertarako saritu guztira 260 heriotza-urteak pilatzen dituzten historialariak bizidun eta boto-emaileei mezu bat helarazteko ez bada? Kasu honetan, Nafarroako banderaren aldeko jarrera, maltzurki batzuek zalantzan ipinia, bermatzen du, azpimarra haren sorreran (nork eta nola) jarrita. Egunotan prentsan agertu beharko dira zehaztasunak. Baten bat oso pozik egonen da hautaketa honen zorroztasunaz.

Tamalez, hain aspaldian hildakoei ohiko omenaldiez gain sariak ematen hasteak aurrekari itsusia irekitzen du. Hurrengoan zergatik ez eman Martin Azpilkuetari, edo hurrengo Vianako Printzea Saria Karlos Trastamarakoa eta Evreuxekoari berari? Baina zer da sari bat saridunak ezin badio uko egin?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.