maialen akizu 34 172x172

Pultsua

2024ko urriaren 25a
05:00
Entzun

Albania lurralde ezezagun bat zen orain arte niretzat. Azken urteetan, baina, inguruko batek baino gehiagok pasa du oporraldia han. Orain badakit mendi altuak, hondartza ederrak eta zopa goxoak prestatzen dituztela, antzematen dela Jugoslavia zaharraren arrastoa, baina Mendebaldearen geroz eta antz handiagoa duela diote hemendik hara doazenek. Albania bidaia agentzietan ez ezik albistegietan ere azaltzen hasi da. Giorgia Meloni Italiako lehen ministroak Albaniara bideratu nahi du atzerritar oro, bertan propio egindako eraikinetara. Italiako tribunalak gaitzetsi egin du erabakia eta gelditu egin du Meloniren asmoa, oraingoz. Hala ere, salbuespen egoeraren aldeko deiadarrak gero eta gehiago dira Europar Batasunean: eskubideak deuseztatu eta asilo itunak berrikusteko beharra azpimarratzen da «datorkigunari aurre egiteko». Italiako auzitegiaren eta lehen ministroaren artean gertatu dena gure demokrazietako norgehiagoka instituzional nabarmenenetakoa da: zuzenbide-estatuko erakundeek edo herritarren gehiengoak, nork du indar gehiago, nork zilegitasun gehiago hau edo beste erabakitzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.