maialen akizu 34 172x172

Pultsua

2024ko otsailaren 27a
05:00
Entzun

Bada jendea karrera ikasteko etxetik atera eta bueltan kabitu ezinda ibiltzen dena; ez dagoelako planik inguruan, edo dauden planak betikoak direlako, igualak, aspergarriak; gurasoen kontura bizitzea ondo, baina gurasoen kontura eta gurasoekin, gehiegi; hiriak berak askeago egingo balu bezala. Ez da horietako bat Mari Jose Lasa kazetaria. Bizi izan da Bilbon, Genevan, New Yorken, Bagdaden, Jordanian, Ammanen, eta, amanen bizi da gaur egun, Beasaingo Garin auzoan. Garinek, azken erroldan, 25 biztanle zituen.

Senarraren lana zela medio New Yorken bizi izan ziren lau urtez, baina handik alde egitea erabaki zuten, besteak beste, gertuko bikote egiptoar baten haurrek amerikarrez hitz egiten zutela ohartuta. Kultura inperialistak umeengan zuen erakargarritasun, indar eta prestigioak kezkatuta, eta pentsamendu kolonialari erresistentzia egin nahian, Bagdadera lekualdatzea eskatu zuten. Bizitza eta mundua alda dezaketen erabakiak badaude. Mari Josek dio leku bati pultsua hartzen zaiola hitz eginda baino gehiago entzunda. Eta bere ahotsa irakurriz entzutea munduaren pultsuari leku egiteko modu bat da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.