maialen akizu 34 172x172

Profesionaltasuna

2024ko urriaren 8a
05:00
Entzun

Imanol Pradales Jean-Rene Etxegarairekin elkartu zen atzo Baionan. Pradales beste bi kiderekin heldu zen Etxegarairengana. Bazekien prentsa non izango zuen zain, nor zuen zain, baina badaezpada, kideetako batek atzamarrez seinalatzen dio: «Begira, hor dago». Lehendakariek irribarretsu agurtzen dute elkar, bi lagun zaharren enkontrua dirudi. Eskuin eskua luzatzen diote elkarri, eta alde batera eta bestera mugitzen dute gorputza bi muxu ematerakoan nola, baina muxurik eman gabe. Askatu dituzte eskuak eta Pradalesek desolatuta dio, barkatzeko, berak frantsesez ez dakiela eta ea gazteleraz ulertzen duen zer edo zer. Etxegarairen erantzuna: «Euskaraz hobeto, ezta?». Eta bai, hizkuntza eta herri ikuspegi garbi bat azaltzen du eszenak, baina baita hainbeste gustatzen zaien profesionaltasun hori ere. Pradalesek Etxegarai ezagutzen bazuen, zertan galdetu komunikazio hizkuntzaz? Elkar ezagutzen ez bazuten —desolagarria—, nola ez zuen aurreikusi zein hizkuntzatan egin behar zuten bilera? Gaztelera al zen bere aukera bakarra? Itzultzaileekin joan al zen orduan? Profesionaltasuna, mesedez.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.