maialen akizu 34 172x172

Preserbatiboa

2024ko irailaren 18a
05:00
Entzun

Nik ez dakit albiste izan behar lukeen honek, baina izan da eta erabili dezagun —«erabili» aditz aproposegia da akaso—. Eusko Legebiltzarreko areto batean, preseski Kultura, Euskara eta Kirolarenean, preserbatibo bat aurkitu dute lurrean, zorrotik aterata, erabilia. EITBk «aurkikuntza» deitu dio kondoiari, «erabilita-edo» zegoela esan, eta datuak gehitu: pasadizoa goizeko bederatzi eta erdiak baino lehen jazo da, ordu erdi lehenago garbitzaileak bertatik pasatuta zeuden, eta legebiltzarreko langileek paper batekin jaso eta zaborretara bota behar izan dute. Hipotesiak sortu dira, haserreak, preserbatiboaren aldeko kanpaina egiteko aukera ikusi dutenak, eta niri Ane Zuazubiskarrek asteburuan kantatutako bertsoa etorri zait gogora. Bideo batean grabatutako txortaldia biralizatzeak dakarren ezinegonetik kantatu zuen Zuazubiskarrek. Hauxe bukaera: «Askok bestela pentsatu arren / bai, jotzen dugu larrua / ta kontrakoa pentsatu arren / hau ez da nire errua». Larrua jotzen dute politikariek, Kultura eta Euskara batzordekoek, gurasoek eta bertsolariek. Ez da sexuaren errua guk kontrakorik pentsatzea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.