Xabier Gantzarain Etxaniz.
Jira

Premia

2012ko irailaren 6a
00:00
Entzun
Bere bizimoduaren araberako printzipioekin bizi da bat orain. Ekologista da, ahal denik eta zaborrik gutxien sortzen du, ondo bereizten ditu gainera hondarrak, beira hemen, kafe hautsa han, zalantza izugarri batek hartzen du paper plastifikatua tokatzen zaionean, hau nora, paperaren zorrora ala plastikoen potera? Beharrik, argibideak banatu zituzten erakundeek, haiek jarraitzen ditu, erraza da, esaten dizutena betetzea besterik ez da, lasaitu egiten zaitu, badakizu Lurraren mesedetan ari zarena. Badu premia.

Badu premia, esaten diozu zeure buruari, egunero lanera joateko autoa hartu eta autobidea ibilgailuz beteta dagoela ikustean. Hiriburuan berdin, gainak eta azpiak, denak autoz beteta. Esan ere bai behin baino gehiagotan zeure buruari, beste moduren bat bilatu beharko zenuke lanera etortzeko; baina nola, ez dago autobusik herritik zuzenean, bi hartu behar ditut, ordutegiak zaindu, zain egon, eta urruti uzten nau gainera, gero beste bat hartu behar hemen, zenbat denbora emango nuke egunero bidean, etxean behintzat zintzo betetzen ditut aginduak. Denok ditugu gure kontraesanak.

Eta, gainera, bada beste aukerarik, bada beste modurik? Zer egiten duzu zeuk, e, zer egiten duzu zeuk?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.