Angel Erro.

Pornoaren alde

2023ko azaroaren 19a
05:00
Entzun

Iragarkian gizon bat, soin hutsik, ohe baten ertzean eserita, porno aktorea dela esanez, eta guraso diren ikusleei ohartaraziz beren semeari menderatze sexualerako teknikak eta alabari menderatua nola izan irakasten ari dela. Jarraian, izaren azpian, sakelakoak aurpegia argituta, balizko semea ikusten dugu, garai batean neu ere gurasoen ezkutuan linterna batez nobelak irakurtzen edo modu klandestinoan lortutako aldizkari pornoak arakatzen nituen jarrera berean.

Argi dut iragarki beharrezkoa dela, ez hainbeste nori zuzendua. Gurasoenean ikusten nuen pornoan ez zitzaizkien emakumeei jazartzen, eta agertu ere apenas agertzen ziren. Halere, iragarkiak pornoa aipatzen du, gaitzespena orokortuta. Porno feminista eta post-pornoa ere badaude, baina agian haiek ere ez dira gurasoentzat lasaigarri. Maioritarioa bestea dela badakit, emakumea menpeko betikotzen duena. Errua pornoarena da? Eta konponbidea zein?

Guraso bat baino gehiago irudikatzen dut kanpainarekin ados dagoena, eta sakelakoaren erabilera 16 urtetik beherakoei debekatu edo murriztearen kanpainaren osagarritzat hartuko duena. Berdin ados egonen zen Black Friday delakoan online erosita gertuko negozioak akabatzen ari direla gogoratuko liokeen batekin?

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.