Xabier Gantzarain Etxaniz.
Jira

Poesia

2012ko ekainaren 7a
00:00
Entzun
Irrealitate mintz bat ezarri zaio munduari, eta ez ditu ulertzen albisteak: «Askoren izenean: bakea eta hitza eskatzen dut» Nazioarteko Poesia Jaialdiak nazioarteko eta nazioko poeta ezagunak bilduko ditu, bai eta euskal munduaren ordezkaritza garrantzitsu bat ere, euskaraz zein gaztelaniaz.

Nazioarteko sugelindera naiz.

Gainera, herritarren artean hitza eta poesia zabaltze aldera Euskadin antolatzen den nazioarteko lehenengo poesia jaialdia da.

Nazioarteko lehenengo sugelindera naiz.

Gure iritziz, hitzaren, kantaren, musikaren, oro har kulturaren bitartez finkatzen dira estatu demokratiko, plural, moderno baterako oinarriak, munduan eta, nola ez, Euskadin bizitzen ari garen aro berri baten erdian.

Nazioarteko lehenengo sugelindera euskalduna naiz.

«Askoren izenean: bakea eta hitza eskatzen dut» Nazioarteko Poesia Jaialdian parte hartuko duten berrogeita hamar bat poetek errekonozimendu ugari jaso dituzte, bibliografia egiaztatua dute, eta argitaratu dituzten liburuak hainbat hizkuntzatara itzuli zaizkie.

Nazioarteko lehenengo sugelindera euskalduna naiz, bibliografia egiaztatua dut, hor dauzkazue familia-liburua, ikastolako notak, EGA ziurtagiria, glotodidaktika ikastaroa, dena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.