maialen akizu 34 172x172

Piktogramak

2024ko uztailaren 19a
05:00
Entzun

«I’m not antisocial. I just hate people». MondraTEA elkarteko kide Desiree Otsen kamiseta da, argia eta bisuala. Desireek Arrasateko establezimenduetan piktogramak jartzeko ekimen bat abiatu du. Piktogramak komunikatzeko tresna argia dira, lasaitasuna eta segurtasuna ematen die autistei. Eta lasaitasuna eta segurtasuna gauza handiak dira. Nik ere nahi nuke lasaitasuna eta segurtasuna ahalik eta jende gehienari emateko moduan komunikatu. Ia mende bete urte bere egin dituen andreak ikusi aldiro esaten dit «gustura» irakurtzen nauela, baina askotan ez nauela «ulertzen», eta nik oso ondo ulertzen diot hori. 7 urte betetzera doan kaskagorriak esan zidan ea ezin al nuen egunkarian maiuskulatan idatzi, berak letra txikiz oraindik ez duela irakurtzen ikasi. Kafetegiko zerbitzariak ere ez nau leitzen, baina pozik esan dit aurrekoan izenburuan «txoria» irakurri zuela, eta bazekiela «txoria» zer zen.

Uste dut orain presenteago dagoela autismoa, baina gure ikastetxean ere bazen izenez bainoago «autista» bezala ezagutzen genuen mutiko bat. Aspaldi ez dut ikusi. Tarteka, eta nire gaitasunen mugan, nahi nuke berarentzako irakurtzeko moduan ere idatzi, eta hala ere, poz handiagoa emango lidake bere lasaitasun eta segurtasunak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.