Maialen Akizu.

Pedro

2024ko ekainaren 30a
05:00
Entzun

San Pedro gora eta San Pedro behera. Bestela ere, urte osoan nahiko santutu da Sanchez Pedro. Pedro eta Pierre, latineko Petrus-en ondorena, harriaren baliokide da. Pedro da harriketarra, Heidiren lagun artzaina, zizurkildar bertsolaria, gure osaba, Pedro da Paramo, Iturria, Etxe Berdekoa. Eta Pedro da, Pedro de Alvarado zehazki, Erdialdeko Amerika konkistatzen aritu zen espainiarra. IƱaki Alegriak itzulitako Latinoamerikaren zain urratuak liburuan kontatzen da lehen soldadu espainiarren zaldien trostak hautsak harrotu eta trumoiak eragin zituela. Samalda hartan zetorren, ileak argi-argi, ondulatu eta sendo Pedro de Alvarado. Guatemala bere egin nahi zuen: kitxeen buruzagi Tecum saiatu zen aurre egiten, Pedro de Alvaradoren zaldiari burua moztu zion lantzaz konkistatzailearen zati bat zela konbentzituta, baina ez zen aski izan. Apaizek eta misiolariek espainiarren patroi Santiago zaldi zurian ibiltzen zela eta Pedro Jainkoak bidalia behar zuela esanez fantasiaren parte bihurtu nahi izan zuten sarraskia. Pedro de Alvarado eta bere gizonek hildako guatemalarren odolak ibai bat sortu zuen, eta zerua itsaso edo ibai zikin bat delako, eguna bera ere gorritu egin zen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.