Xabier Gantzarain Etxaniz.
Jira

Parkean

2012ko urtarrilaren 18a
00:00
Entzun
Parkean gizon bat dago lo, Lidlen tokatu izan zait inoiz, ilaran, lotsatuta bezala begiratzen dio munduari, azala gorrituta dauka, justukoa erosten du, ogia, ardoa, haizeak ebaki egiten du hemen neguan, etorbide zabaletan ufaka oldartzen da, edozein zoko da ona babes hartzeko, zakarrontzietan aztarrika ikusten dituzu, kiroldegiaren atzeko parketxoan biltzen dira, haize ezkutuan, edan egiten dute, erre, lantzean behin jatekoa banatzen diete, izpilikuen lurrin artean etzaten dira bankuetan lo egitera, banku luzeak daude han oraindik, bestean ez, beste parkean bankuei burdinazko beso bat ezarri diete erdian, jada ez dago etzaterik, ez dago deskantsurik gabetuarentzat.

Parkean gizon bat dago lo, kalean ez dabil inor, hotz dago. Iluna sartuko du laster, etxeetako leihoetan koloretako argiek egingo dute dir-dir, afaltzeko zer eskatu izango da eguneko buruhausterik handiena, edo telebistan zer ikusi, nork bere kezkei eragingo die biharamuneko zereginak aletu bitartean, munduan baino munduaren kontra bizi gara, borroka etengabea da, nola erori da jende hau.

Parkean gizon bat dago lo. Pablo Sastreri irakurri nizkion hitzok: «Atentziorik handiena eman didana minik eza da, axolagabetasuna».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.