Jira

Paperak

Xabier Gantzarain Etxaniz.
2011ko uztailaren 3a
00:00
Entzun
Europaren lokarriak ahulak dira, euroak eta tradizio handiko gorroto sendoek eusten diote lotuta, eta batez ere, elkarrenganako izuak. Eta negoziorako bidea emateak. Ez al da dena bat, izua eta dirua?

Europa geroz eta gehiago da Hollywoodeko filmetan jendearentzat Washington dena: urruna, ezezaguna, abstraktua, burokrata, teknokrata, elitista, lapurra, harroa. Haserretzeko eta marmarrean aritzeko gaia dira beti; beren buruei soldatak jaso eta primeran hegan egiteko legeak onartzen dituen elite oligofreniko bat irudikatzen du jendeak, Estrasburgoko erretiro gozoan urrezko kaioletan usteltzen, euren herrialdeetan behea jo ondoren. Parlamentuan lanik gehiena egiten dutenak itzultzaileak dira, baiki.

Eta hori da Europa jendearentzat: bankuak, enpresa handiak, politikoak. Zorteko garenean, diru-iturria. Baina bestela, murrizketak eta murrizketak. 2001eko Ekonomia Nobel saria den Joseph E. Stiglitzek esan du: «Europar Batasuna ez da ari Grezia erreskatatzen, banku alemaniarrak baizik». Nik ez dut ezer ulertzen, baina niretzat ere horixe da Europa: arauak, zergak, mugak, paperak.

Paperak, batez ere: munduko leku gehienetan ateak ireki egiten zaizkit Espainiako pasaportea erakutsita.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.