Maialen Akizu.

Pantailak eta krispetak

2024ko maiatzaren 25a
05:00
Entzun

Hazparneko Ezkia ikastolan ere kezka zuten pantailen demaseko erabileragatik, eta pantailarik gabeko astea ospatu dute. Ikasle, irakasle eta burasoak erronkara eta gogoetara batzea izan da asmoa, eta pantailen partez krispetei egitea leku. Ikasle bakoitzari arto zakuto bat eman zitzaion. Gauero pantailen erabilpena nolakoa izan den hitz egiteko gonbita ziren artoak. Pantailen erabilpena murriztu eta jarritako erronkak betez gero, arto ale gehiago botatzen zituzten zakutora; hala izan ezean, artoak atera behar zakutotik. Pantailarik gabeko astearen amaieran ikasleek zakutoan geratutako arto aleak eraman zituzten ikastolara eta, nork zenbat kontatzen ibili gabe, jan zituzten elkarrekin.

Polita, praktikoa eta originala iruditu zait ekimena. Gainera, ez dituzte arto aleak banatu eta arauak jarri soilik, denbora librea bestelakotzeko ekintzak ere antolatu dituzte haur zein helduagoentzat. Arto aleen kariaz, arto aleak nola ibili dira: elkarren ondoan, bero-bero, plop eta plop; batzuetan aldatzeko ezinbestean behar da leherketa, baina begira, alea baino goxoagoa da krispeta.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.