Jira

Panorama

Xabier Gantzarain Etxaniz.
2011ko abenduaren 27a
00:00
Entzun
Oraintxe dela hamar urte, kolpea prestatzen ariko ziren. Ospakizunen harrabotsa profitatuz, 2001eko gabon zaharretan sartu ziren lapurrak Nigerrek Erroman daukan enbaxadara. Munduko herrialderik pobreenetakoa da Niger, eraikin xume bateko bosgarren pisuan dauka enbaxada, Via Baiamontin, erdigunetik aparte samar, eta balkoiko barandatik zintzilik daukaten banderagatik baino ez da antzematen han enbaxada dagoenik. Lapurrek dena hankaz gora utzi zuten, tiraderak aterata, mahai gainak nahastuta, baina ez zuten eraman ezer asko: Bulgari markako lurrin pote bat, eskumuturreko erloju bat eta gutunetarako paper sorta bat, zigiludunak. Gauza hutsa, hainbeste lan hartuta gero.

Handik hilabete batzuetara, orduan Italiako presidente zen Berlusconiren jabetzako Panorama aldizkarira kontratu batzuk hasi ziren iristen, enbaxadatik ostutakoen paper berdinetan. Kontratu horien arabera, Saddam Husseinek 500 tona yellowcake erosteko agindu zuen. Uranio kontzentratuaren oxidoari esaten zaio yellowcake, zentral atomikoak eta bonba nuklearrak egiteko erabiltzen da.

Munduko herrialderik pobreenetakoa da Niger, eraikin xume bateko bosgarren pisuan dauka enbaxada, baina uranioa ugari dago bere lurretan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.