Angel Erro.
JIRA

Palestinak 12 puntu

2023ko maiatzaren 13a
00:00
Entzun
Gau honetan hainbat jende erne egonen da Liverpooletik ematen duten Eurovision ikuskizunari begira. Erresuma Batuak antolatu du aurtengo emanaldia, iazko irabazle Ukrainaren partetik. Aurreko bi finalerdietan, astearte eta ostegunean, Errusiak inbaditutako herrialdeari eginiko babes jestuak (aurkezleen soinekoen koloreetan edo bakearen aldeko deietan...) egon dira. Mundu guztiari, tira, ia mundu guztiari, derragun, logikoa iruditzen zaio Errusiak parterik ez hartzea (iaz kanporatu zuen Europako Irrati-Telebista Batasunak, antolatzaileak).

Aurrekoa irakurrita, inork ez luke esanen adierazpen politikoak debekatuta dituen abesti lehiaketa bat denik Eurovision. Hala gogoratzen zaigu hainbatetan. Israel boikotatzearen kontrako argudio moduan, esaterako. Beste herrialde bat bonbardatzeak eta nazioarteko kondenak ez omen diete ordezkari bat bidaltzea galarazten; LGTB publiko akritikoenari, Israelgo ministro batzuek konbertsio terapiak legalizatu nahi dituztela ez dakitenei, edo jakin nahi ez dutenei, eginiko keinu sinpatikoak bidaltzen dituen ordezkari bat. Palestinan egiten ari direna salatu edo hango banderaren koloreekin janztea lekuz kanpo egonen da gaurko saioan. Akaso haiek aurkeztu ahalko diren arte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.