maialen akizu 34 172x172

Otsailak 20

2024ko otsailaren 20a
05:00
Entzun

Badira urtearenak ez diren egunak. Ez direnak ostegun edo larunbatak. 00:00etan ez ezik, aspaldi hasi ziren egunak. Gaurkoa da horietako bat. Gaur, 2024ko otsailak 20, gehiago da otsailak 20, 2024 baino. Aurten asteartea da, baina dentistarenean ordua jartzeak erreparoa sortu dizun astearte bat. Otsailaren 20a ez da goizaldean hasten, edo bai, baina 2003ko goizalde hura dakar nolabait egunkariak.

Ni apenas oroitzen naiz egun hartaz, baina, gaur, orduan hasitako egunkari honetan idazten ari naizela, kosta egiten zait besterik gogoratzen. Duela asko izan zelako, baina duela ez hainbeste. Pentsatu dut gaurko eguna jai egun nazional bihurtzeko modukoa dela; edo egunkariak banatu beharko liratekeela dohainik —administrazioen kontura— okindegietan, ikastetxeetan, dentistarenean; edo irudikatu dut Euskal Herriko zeruak alderik alde gurutzatzen helikoptero bat, helikoptero fuksia bat, ehunka berripaper airera botaz, zeruko argien goitik beherako metafora. Ordea, hori gertatzerako, berriz etorriko da 2003a bueltan-bueltan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.