Angel Erro.
JIRA

Otegi (32/31)

2014ko azaroaren 14a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Mila zortziehun eta hogeita zazpi egun, mila zortziehun eta hogeita zortzi, mila zortziehun eta hogeita bederatzi, mila zortziehun eta hogeita hamar errepika, mila zortziehun eta hogeita hamaika, mila zortziehun eta hogeita hamabi,

(Orain hilabete bat, hau bezalako zutabe batean, hasi nintzen Arnaldo Otegik kartzelan zeramatzan egunak banaka zenbatzen)

Mila zortziehun eta hogeita hamahiru, mila zortziehun eta hogeita hamalau, mila zortziehun eta hogeita hamabost, mila zortziehun eta hogeita hamasei gau, mila zortziehun eta hogeita hamazazpi, mila zortziehun eta hogeita hemezortzi, mila zortziehun eta hogeita hemeretzi,

(Atzo bukatuko nuen kontaketa)

Mila zortziehun eta berrogei, mila zortziehun eta berrogeita bat, mila zortziehun eta berrogeita bi, mila zortziehun eta berrogeita hiru, mila zortziehun eta berrogeita lau egun bider hogeita lau ordu, mila zortziehun eta berrogeita bost, mila zortziehun eta berrogeita sei, mila zortziehun eta berrogeita zazpi, mila zortziehun eta berrogeita zortzi, mila zortziehun eta berrogeita bederatzi,

(Baina denborak jarraitu du aurrera, injustiziak ere bai, eta orduz geroztiko egunak ez zaizkit zutabe bakar honetan ere sartzen)
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.