Xabier Gantzarain Etxaniz.
Jira

Ostendu

2012ko uztailaren 18a
00:00
Entzun
Gurasoei entzundako hitzak errepikatu nahi zituen mundu guztitik, baina zeinentzat, beste kezka batzuk dakartza egunero munduak, egunero bizi beharra, eta hizkuntzaren afera atzendu egiten da, ostendu egiten da, kontzientziaren azpitik labaintzen da mihiaz bestaldera, batere garrantzirik ez diozu ematen bestelako kontuetan endredatzen zaizunean gogoa, hitzak dira, bero egiten du, eta mendetako hezkuntza inkontzienteak gidatzen zaitu berriro ere, maitatua ez izateko beldurrak, gutxiago izateko irudipenak, ezin duzu gainera egunero munduarekin borrokan bizi, ezin egunero eskubideak aldarrikatu zoazen bulegora zoazela, ameto ematen duzunean amore ematen duzu, ongi da, buka dezagun lehenbailehen.

Lagunak imajinatzen dituzu, seme-alabei euskaraz egiten hondartzan, lagunekin euskaraz kalean, etxean euskaraz haserretzen, euskaraz ernegatzen lanean, euskaraz ari direla konturatu ere egin gabe, euskaraz bizi nahi dut esan beharrik gabe, misioa dela pentsatu gabe transmisioa egiten, natural samar, baina salbuespena izango direla iruditzen zaizu gero, uztaila geldo joango dela erreserban.

Baina zeinentzat errepikatu, beste kezka batzuk dakartza egunero munduak, hitz berriak ere behar ditugu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.